Atzerriko herrialde batean bezero edo bazkide bat aurkitzea ez da erraza eta Japonia bezalako herrialde batean are zailagoa da protokolo profesionalaren arauengatik.
Japoniar lan-merkatuan dugun esperientziak bertako enpresekin lan harreman berriak hasteko aukera ematen digu. Bezero edo bazkide bat aurkitzen laguntzeaz gain, negozio-harremanen sarean zeure burua nola kudeatzen ere aholkatuko dizugu.
Japonian bulego bat irekitzeko asmokin bazaude, hizkuntza, burokrazia eta bertan langilerik izan eza lehenengoko oztopoak izango dira. Hori dela eta, gure aholkularitza eta laguntza zerbitzuak eskaintzen dizkizugu prozesu osoan zehar, zure negozioak eguzkiaren herrialdean hasi dezan.
Enpresa batzuek beren bezeroak edo nazioarteko merkatua lokalizatua dute, baina ez dute produkturik herrialde horretan. Japonian ohikoa da atzerriko produktu batean interesa duten enpresekin topatzea, baina inportazio prozesua balioztatzeko inolako laguntzarik ez jasotzea. Horregatik, zure esanetara gaude prozesu osoan zehar laguntza emateko.
Gure esperientzia eta ezagutzaz gain, gure abokatu-bulegoak babesten gaitu, Japoniako legedia betetzen dela ziurtatuz.
Copyright © All Rights Reserved